sábado, 28 de junio de 2014

BASAJAUNAREKIN TOPAKETA / ENCUENTRO CON BASAJAUN

BASAJAUNAREKIN TOPAKETA

Pinudi-landaketa, autobide eta zementuz inguratutako azken baso-irla autoktonoan babesten da gure Basajaun. Baso hau gero eta txikiagoa da, bere malda piko-pikoa eta lur harritsuak salbatu du.


Aitzur bana hartu eta saku bete hur zein ezkur eman zidan. Basajaunek ospa egin zuen baina ez basoko soilune batera, hantxe basoak berak elurrak, haizeak edo denborak botatako zuhaitza ordezkatzen du. Basajaun ordea, basoko mugara joan zen, muga horretan gizakien “soilune handia” hasten da.

Esku zurratuak, aitzurraz erabilitako zalutasuna eta animaliei nahiz landarei buruzko ezagupen zehatzak bere jardueraren ezaugarriak ziren. Hemen aritza sortuko da katagorri, arratoi eta insektuentzat; hor, erreka ondoan sahatsak eta haltzak tarientzat eta amuarraientzat. Hau lizarra bat ardiei itzala emateko; elorri zuriak kirikiño eta azerientzat; intsusa txinbo bidaiarientzat eta otsolizarra birigarroei jaten emateko baita negurako gorostiak ere.

Basajaun ez omen zegoen bakarrik basoan, laguntzaileak ere bazituen.

Beti iskanbilatsua zen eskinosoa ezkur-ereinzalea zen; batez ere leku izkutuan ereiten zituen, Basajaunaren aitzurra heltzen ez zen leku eta zokoetan: Pago-motz baten hutsunean, arkaitzen artean, nekazari batek abandonatutako ortuan edo ezkurrak erortzen uzten zituen erreka gainean urak basoan behera eraman zitzan.

Horrela, egunez egun, metroz metro inor konturatu gabe basoa poliki-poliki zabaltzen ari zen.


ENCUENTRO CON BASAJAUN

Rodeado de plantaciones de pinos, autovías y cemento, Basajaun se refugia en una de las últimas islas autóctonas, cada vez más pequeñas, que aún le quedan, milagrosamente salvada por el desinterés de los hombres debido a su fuerte pendiente, al suelo rocoso e inhóspito del lugar.

Cogió una azada, un saco repleto de bellotas, avellanas y otros frutos del bosque. Y se fue, no a un claro, allí ya se encargará el propio bosque de sustituir al árbol tumbado por la nieve, el viento o por el simple paso del tiempo, sino al lindero, allí donde se acaba el bosque y empieza el “gran claro” de los hombres.

Pero Basajaun no se encontraba solo, contaba con la inestimable ayuda de algunos aliados del bosque.

El siempre escandaloso arrendajo tenía encomendada la importante labor de sembrar bellotas en los lugares más inverosímiles, allí donde Basajaun no accedía con su azada; en el hueco de un haya trasmocha, entre unas peñas en la pendiente, en un huerto abandonado por un hombre cansado, o simplemente dejaba caer algunas al arroyo para que el agua las llevase curso abajo y creciesen junto a los hombres.

Y así día a día, metro a metro, el bosque se iba extendiendo, sin que nadie se percatase de ello.



1 comentario:

TOMY dijo...

GRANDE BASAJAUN,siempre cuidando el bosque...lógico,es su casa y el hogar de muchos seres vivos...Un saludo...TOMY...