lunes, 13 de febrero de 2017

Martxoak 4 eta 5 IGORREKO III. BASOGINTZA JARDUNALDIAK 2017/ 4 y 5 de marzo de 2017 Jornadas forestales en Igorre


MARTXOAK 4 eta 5

Mendi baso eta paisaien kudeaketak merezi du hausnarketa, natura eta gure arteko harremanak behar du eztabaida. Aurten hirugarren jardunaldiak antolatzen ditugu, “basogintza eredu berriak, etorkizuneko politika publikoak eta jendartea ahalduntzea” izenburupean.

Martxoaren 4an, Igorreko kultur-etxean, goizean zehar gai desberdinen inguruan zenbait adituren aurkezpen laburrak entzun ahal izango ditugu, paisaiaren antolakuntza eta babesa, ibai-arroen kudeaketa eta baso publikoen kudeaketaz Dima eta Atxondoko kasuen ezagutza, ondoren, talde txikietan etorkizuneko basogintzaz eztabaidatzeko aukera izango dugu parte hartzaileok.

Arratsaldean Gutik Zura dokumentalaz gozatzeko aukera izango dugu, Mari Jose Barriola proiektuaren zuzendariaren aurkezpenarekin.

Martxoaren 5ean, Muruara (Araba) ibilaldia antolatu dugu, herri-basoak ezagutu eta beste zenbait adituren eskutik baso lepatuen kultura, zuhaitz zaharren babesa eta berreskurapena etagaztainondoen hazkuntzaren inguruan hitz egiteko aukera izango dugu. 

Jardunaldi hauek denetariko jendarteari daude zuzenduta, baso-jabe txiki eta herritar interesatuari, zinegotzi eta teknikariei, eta orohar paisaiaren kudeaketan eta basoen kulturan zaleak direnei.

Informazio gehiago izateko sartu jardunaldien webgunean.



La gestión del monte, bosque y paisaje merece nuestra reflexión, la relación entre nosotrxs y la naturaleza requiere de un nuevo debate. Este año organizamos las terceras jornadas bajo el título de “nuevos modelos silvícolas, políticas públicas y empoderamiento de la ciudadanía”.

El 4 de marzo, en la casa de cultura de Igorre, podremos escuchar varias micro-ponencias de diferentes expertos, se hablará sobre la protección y el ordenamiento paisajístico, la gestión de las cuencas hídricas y los modelos silvícolas promovidos por los ayuntamientos de Dima y de Atxondo. Después podremos conversar y debatir en grupos pequeños.

A la tarde tendremos la ocasión de disfrutar con el documental Gutik Zura, presentado por la promotora del proyecto Mari Jose Barriola.

El 5 de marzo, redondeamos las jornadas con una visita de campo a Murua (Araba), para conocer los bosques comunales, y con la ayuda de más expertos hablar sobre la cultura de los trasmochos, la valorización y recuperación de los árboles viejos y el cultivo del castaño.

Estas jornadas están dirigidas a todo tipo de gente, pequeños propietarios y cualquier persona interesada, concejales y técnicos, y en general a todxs lxs amantes de la cultura del bosque y la gestión paisajística.

Para las charlas en euskera, habrá traducción simultánea.

Para más información ver el programa de las jornadas.

Para el lunch (10€) del sábado al mediodía en necesario la inscripción en el siguiente email basogintzajardunaldiakigorre@gmail.com o en el siguiente número de whatsapp 695788740.

Para la excursión a Murua se recomienda la inscripción en el siguiente número de whatsapp 695788740.